jueves, 19 de mayo de 2011

OLITE GAZTELUA




Oliteko gazteluaren inguruan egin dugu bideo hau, eta lan horretarako informazioa eta imaginak biltzeko asmoz hara joan ginen.

Ze nolako gaztelua Olitekoa!  Lehenbizi turismo bulegora jo genuen informazio bila eta han Olite herriaren eta gazteluaren inguruko informazioa lortu genuen, eta beraz, segituan, sarrera erosi eta barrura joan ginen. Bertan lortutako irudiekin eta informazioarekin bideo hau egitea lortu dugu. Leku ederra Olite!

martes, 11 de enero de 2011

WIKIPEDIA



Bideo honetan wikipediaren informazio nagusia azaltzen dut. Bertan wikipediaren helburu nagusiak, haren sortzailearen nahiak... azaltzen ditut. 2 minutuko bideoa da.

Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake.

Wikimedia irabazi-asmorik gabeko fundazioak mantendu eta administratzen du. Eleanitza da, esan dugun bezala, eta munduan zehar dauden milaka boluntariori esker hedatu da. 250 hizkuntzetan aurkitu dezakegu. Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea da.

Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen baititu. 2006 urtearen lehen egunean 2,55 milioi artikulu zituen Wikipediak guztira: 883.000 inguru ingelesez, 333.000 inguru alemanez, 211.000 frantsesez eta 167.000 japonieraz.

Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua internazionala den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, honako deskribapenaz azaltzen du Wikipedia: “Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.”