jueves, 19 de mayo de 2011

OLITE GAZTELUA




Oliteko gazteluaren inguruan egin dugu bideo hau, eta lan horretarako informazioa eta imaginak biltzeko asmoz hara joan ginen.

Ze nolako gaztelua Olitekoa!  Lehenbizi turismo bulegora jo genuen informazio bila eta han Olite herriaren eta gazteluaren inguruko informazioa lortu genuen, eta beraz, segituan, sarrera erosi eta barrura joan ginen. Bertan lortutako irudiekin eta informazioarekin bideo hau egitea lortu dugu. Leku ederra Olite!

martes, 11 de enero de 2011

WIKIPEDIA



Bideo honetan wikipediaren informazio nagusia azaltzen dut. Bertan wikipediaren helburu nagusiak, haren sortzailearen nahiak... azaltzen ditut. 2 minutuko bideoa da.

Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake.

Wikimedia irabazi-asmorik gabeko fundazioak mantendu eta administratzen du. Eleanitza da, esan dugun bezala, eta munduan zehar dauden milaka boluntariori esker hedatu da. 250 hizkuntzetan aurkitu dezakegu. Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea da.

Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen baititu. 2006 urtearen lehen egunean 2,55 milioi artikulu zituen Wikipediak guztira: 883.000 inguru ingelesez, 333.000 inguru alemanez, 211.000 frantsesez eta 167.000 japonieraz.

Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua internazionala den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, honako deskribapenaz azaltzen du Wikipedia: “Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.”

martes, 21 de diciembre de 2010

Greenpeace vs Nestlé



2010eko urtean Greenpeace eta Nestlé borroka bortitza hasi dute bata bestearen kontra.


Nestlé-ren esanetan, kit-kat izeneko produktua egiteko "aceite de palma" erabiltzen dute. Hau Indonesiako olio merke bat da, baina hau lortzeko hainbat animali jartzen dituzte arriskuan. Nestlé-ren erasoa gehien nabarmetzen duten animalia orangutana da.


Greenpeace bideo bat zintzilikatu du interneten eta, jadanik, 730.000 bisita ditu.


Estatu Batuetako albistegi baten zati labur bat da. Bertan, akats ugari ikusten dira. Irudiak ez doaz bat aurkezlea esandakoarekin eta albistea ulertezina aurkezten da. Bai despiste ona!

lunes, 20 de diciembre de 2010

MULTINAZIONALEN ERAGINA



"Multinaziona" kapitalismoan sortutako hitza da. Hauek sortzean, espekulazioa eta arrisku terminoak ere azaldu ziren. Multinazional hauek garapen prosezua gertatzen ari diren lurraldeetan mehatxu politika ezarrita dute.


Estatu barruan multinazionalak botere handia dute. Are gehiago, ia herrialde kapitalista guztietan, guztietan ez esateagatik, multinazionalek estatuakberakbaino gehiago agintzen dute.


Batzuk ondo bizitzeko askok esklabu bezala bizi behar dute. Hori da kapitalismoaren ondorioa.